Mendi polit hau ia guztia basoz estalita dago, eta aproposa da uztailerako. Inguruan ditu izen bereko dolmena eta “Bi Aizpe” harrizko formazio ezaguna, gaztelerara Dos hermanas gaizki itzulia. Ibilbidea Maldotz herri nafarrean hasiko dugu, igoera labur batez tontorrera heltzeko. Bertatik, pago eta haitzez jantzitako basoak zeharkatuz Iribasera joango gara. Guztira 16 kilometro, 300 metroko desnibela eta lau ordu eta erdiaan egiteko moduko ibilbidea da. Uztailaren 15ean izango da irteera, eta goizeko 7:30ean irtengo gara Zumaiatik.
Izenak emateko goiko estankoan izango da aukera (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak, ohikoak; helduak 12€ eta umeak 6€.