Arritxulegin abiatuko da taldea, eta Bianditzeko (841m) gandor belartsua zeharkatuz Pagolletagainaraino iritsiko dira. Hortik ekialdera joko dute; Unanuaraino (648m). Jarraian, Igantzi herri ondotik pasa ondoren, eguneko azken tontorrera igoko dira; Frain (498). Bertatik jaitsiz, Lesakan amaituko dute ibilaldia.
Irteerak 19 kilometroko luzera eta 400 metroko aldatsa dauka. Bide samurra izan arren 5 edo 6 ordu inguru beharko ditugu amaitzeko. Ibilaldi polit honetara izena eman nahi dutenek, goiko estankoan (943860357) egin dezakete ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 7:30etan aterako da Garoa tabernaren aurreko getokitik eta helduak 12€ eta umeak 6€ ordaindu beharko dute.