Legate mendia igoko du Indamendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko aza. 19a, 08:26

Nafarroara begira jarrita, Legate (870m) mendira joatea proposatzen dizuegu. Azaroaren 25ean, Baztaneko Akurrutz mendilerroan kokatuta dagoen mendi honetara goaz. 

Bideak cromlecha, hiru metrotako menhira, via crucisa eta gailurrean zortzi metrotako gurutzea du. Dena udazkeneko kolorez apainduta.

Mugairitik hasiko gara, gailurra igo ondoren Lekarotzera jaisteko. Egun erdiko irteera honetako bideak 12 kilometroko luzera eta 700 metrotako desnibela du, eta lau ordutan egiteko modukoa da.

Gurekin etortzera animatzen zaretenok, goiko estankoan (943 860 357) apuntatu behar zarete ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa, Garoa taberna aurretik aterako da 7:30ean eta bere prezioa 6€koa helduentzat eta 4€koa umeentzat jarraituko du izaten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide