Apodakatik hasita lehenbizi Amaritu (786m) igoko dugu. Hau eta jarraian dagoen Armikelo (888m) lehen mailako mendiak dira. Hala ere, mendilerroaren etengabeko igoera-jaitsierek hainbat bigarren mailako mendietatik eramango gaituzte: Arrato (881), La Llana (887), Azkorrieta (792) eta, amaieran, San Bitor (772) mendietatik pasako gara Letonarako bidean. Bide ederra da eta ikuspegi apartak ditu. Ibilbideak 350 metrotako desnibela eta 11,5 kilometroko luzera du. Lau orduko ibilbide hau edozein eguraldiakin egingarria da, beraz, elurrari beldurrik gabe izena eman ezazu datorren ostiraleko eguerdia baino lehen (943 860 357).
Egun erdiko irteera honetara joateko autobusa 7:30ean abiatuko da, eta bere prezio berria, helduentzat, 7 eurokoa da, eta umeentzat 5 eurokoa.