Bizkaiko lurretan osatuko dute igandeko ibilbidea Inda Mendi Elkarteko kideek. Durangaldeko Legarmendi mendilerroan izango dira, hain zuzen. Bere mendien artean Leungana (1008 metro) gailur altuena da, baina ospea eta bailaratik itxura garaiezina edukitzeagatik, Mugarra (969 metro) da jendearen jomuga. Igandean, martxoak 3, biak bisitatuko dituzte Inda Mendiko kideek. Mañaria auzotik abiatuta, betiko bidea baztartuta,lehenbizi Leunganara igoko dira. Ondoren, Munarrikolanda lepotik Mugarra igotzeari ekingo diote.
Irteera goiz buelta bat izango da. 12 kilometroko luzera eta 800 metrotako desnibela du, eta bost ordutan egitea espero dute.
Goiko estankoan (943 86 03 57) eman behar da izena, ostiral eguardia baino lehen. Goizeko 7:30ean irtengo da autobusa Txomin Agirreko geltokitik. Autobusaren prezioa 7 eurokoa helduentzat, eta 5 eurokoa gaztetxoentzat.