Ulibarri Jauregitik abiatuta, Vasconavarro burdinbidetik lehenbizi eta Jauregi urtegitik zehar gero, Santa Isabel baselizarekin topo egingo dugu. Pagadi eta artadiz lagunduta Indiagainara (1.098 m) iritsiko gara. Gero, lehen mailako gailur horretatik, Itxoganara (1.063 m) joko dugu. Bukatzeko azken altxor batera jaitsiko gara, San Bitor baselizara.
Ibilbideak 11 kilometrotako luzera eta 450 metrotako desnibela du. Lau ordutan egiteko modukoa da. Egun erdiko irteera honetara animatzen zaretenok apuntatu zaitezkete goiko estankoan (943 860 357) ostiral eguerdia baino lehenago. Helduek 7€ eta umeek 5€ ordaindu behar dute Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusa.