Horretarako, igande honetan, maiatzaren 19an, goizeko 9:00etan, taxi geltokira hurreratzera deitzen zaituztegu. Bertatik, heldu eta gazte, Indamendirako bideari ekingo diogu. Elkano auzoan amaitu arte, 11 kilometrotako bidea eta 455 metrotako desnibela itxoiten du.
Egun berezia denez, Elkanon festatxoa prestatu dizuegu. Denentzat mokadu bat, salda beroa eta opari zozketa izango dezue. Gainera, '100mendi' lehiaketako partaidei eta 'Gazte Finalistei' beraien sariak emango zaizkie. Oinez itzuli beharrean autobusaren beharra dutenentzat, dohaineko zerbitzua prestatu dizuegu.