Larunbatean Herniora joango dira Inda Mendikoak

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko ira. 23a, 10:37

Eskola kirola ekimenaren barruan, datorren larunbatean, hilaren 28an, Herniora joango gara.

Mendizaletasuna lantzeko asmoarekin, datorren larunbatean bailarako usadioa jarraituz HERNIOra joango dira Inda Mendikoak. Oraingo honetan Errezilgo gainetik (Trintxera) abiatuko gara, baina zuzenean Zelatunera joan beharrean Aizpel ingurutik hurbilduko gara tontorrera. Jarraian jaisterakoan, Zelatunetik pasatuta Andazarraten amaituko dugu. Guztira 11 kilometro eta 500 metrotako desnibela du. Ibilbide polita eta garai-garaikoa.

Zure eskolako kirol arduradunari emaiozue izena eta zatozte Indamendi MBk antolatu duen autobusean. Bere prezioa, helduentzako 7€-koa eta umeentzat 5€-koa izango da. Txomin Agirreko geltokitik 8:30ean aterako da, eta eskoletan izena emandakoek lehentasuna izan arren, edonor joan daiteke eserlekuak bete arte.

Animatu eta bertan ikusiko gara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide