La Demandako mendilerroa Errioxako gune ederrenetakoa da. Bertan daude Otero, Torocuervo, San Lorenzo (bertako gailur garaiena) eta Ezcarayko giro aparta. Hiru egunetako irteera honetan bertako ibilbide adierazgarrienak aukera ditugu: San Millan de la Cogolla (GR98), Azarrulla 7 puentes-San Lorenzo (2271 m) eta Valgañon–Cruz de la Demanda.
Hiru eguneko asteburua, ostiralean aterata hasiko genuke. Bi gau, bi afari, itzulerako bazkari berezia eta autobusak 175 euroko prezioa izango du bazkideentzat, eta 200 eurokoa gainontzekoentzat. Animatzen zaretenok elkarteko kontu korrontean (Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083) diru sarrera egin behar dezue, eta ordainagiria goiko estankoan utzi, edo guregana helarazi.
Gogoratu irteera berezi hauetan parte hartzeko ezinbeztekoa dela federatuta egotea edo seguru partikularra edukitzea. Izena emateko epea irekita egongo da urriaren 21era arte.
Animatu zaitezte, merezi du eta!