Urteko azken irteera, bazkariarekin

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko abe. 2a, 10:30

Urteko mendi irteeren egutegia bete dugu igandean egindako Tellamendiko irteerarekin. Horregatik, urtea egoki agurtzeko, azken eskaintzarekin gatozkizue. Arlaban gainean dagoen Gure Ametsa jatetxean lekua itzartuta daukagu abenduaren 15erako, eta bertan bazkide, elkarteko lagun eta mendizaleei orokorrean espero zaituztegu.

Hori bai, mendizaleak garenez, mahaira eseri aurretik mendi-buelta bat egingo dugu. Legutiotik abiatuta Abertia (867m) mendira igoko gara. Bertako pagadi eta errepublikarren fronteko aztarnen ondotik jarraituz, Jarindo (896m) tontorrera iritsiko gara. Handik, aldaparen jsitsierak jatetxearen aurrez aurre utziko gaitu. Guztira 12 kilometro eta 350 metrotako desnibela ditu. Edozeinek egiteko modukoa.

Animatzen zaretenok elkarteko kontuan 45€ helduek eta 40€ umeek ordaindu behar duzue, eta ordainagiria goiko estankoan utzi, edo guri helarazi (indamendi1@gmail.com). Prezio horretan jatetxea eta autobusa barne daude, eta izena emateko epea abenduaren 9an itxiko dugu.

Kontua: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa).

Animo eta bertan ikusiko dugu elkar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide