Hasteko, datorren igandean, urtarrilaren 12an, Bizkaiara goaz. Bilbotarren mendi miretsiak zeharkatuko ditugu; Ganeta (685M), Pagasarri (671m) eta, garaiena, Ganekogorta (999m). Pagasarri ospetsuena eta jende gehiena biltzen duena da bertako aterpetxeagatik, baina mendizaleentzat Ganekogorta da gustokoena, ia 1000 metrotara heltzen delako, Arabarekin muga egiten duelako eta mendi “bocinero”etako bat delako.
Ibilbidea Igertutik hasiko dugu. 13 kilometroko luzera eta 800 metrotako desnibela ditu, lau ordu eta erdian egiteko modukoa. Goiz buelta ederra izango da Gabonetako gehiegikeriak bertako aldapan uzteko. Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943 86 03 57 telefonoan ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30ean aterako dela eta bere prezioa 7€koa helduentzat eta 5€ umeentzat izango dela.