Gerezien loratze ospetsuaz gain –sortea baldin badugu– inguru ederrak ditu mendizaleentzat. Esate baterako, Garganta del infierno, Camino real edo Rebollarreko parke naturala. Gure asmoa, horiek eta gehiago ezagutzea da, apirileko 9an aterata 13ra bitartean.
Los Arenales hotela mantenu erdian, autobuseko bidaia eta joaterakoan nahiz etortzerakoan egingo ditugun bazkariak 350 euro balio du bazkideentzako eta 380 euro gainokuentzat. Antolaketarekin jarraitzeko joango garen jende kopurua jakin behar dugu. Horretarako, interesatuek izena eman behar duzue diru sarrera bat eginez elkarteko kontu korrontean: Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083. Ez ahaztu norberaren izena argi eta garbi ipintzea sarrera egiterakoan. Izena emateko epea martxoaren 18an itxiko da, baina ez utzi asken momenturako. Gogoratu irteera hauetarako ezinbeztekoa dela federatuta egotea edo aseguru partikularra edukitzea.
Ez galdu aukera hau, eta etorri gurekin, merezi du eta!