Aurten ez da izango mendizaletasunerako eskola kirola irteerarik, COVID-19ak sortutako egoerak jarduera horiek debekatu baititu. Hala eta guztiz, Indamendik 2019ko Finalista Sariak banatu ditu Zumaiako mendizale gazteen artean. Indamendi Eguneko festa ezin izango da ospatu, eta horregatik, banaka eta lokaleko intimitatean egin behar izan da ekitaldi xumea. Zumaiako gazteok, jarraitu mendiari begira, zuen bidelagun izango gara!