Gure bidea Leintz Gatzaga herritik abiatuz, hasiera batean, udazken kolorez margotutako baso eder batetatik zehar joango gara, Deba ibaiaren iturburuarekin topo egin arte. Hor hasiko zaigu bidezidor estua eta maldatsu bat Anguta leporaino. Basotik irten orduko, begi bistan izango dugu Albiturri (Elgeamendi, 944m) mendia, gure lehenbiziko helmuga. Arabako ikuzpegi zabalez gozatuz, gaineko bide goraberatsuak bigarren tontorreraino eramango gaitu, Usako Atxa (912m). Amaitzeko beherantz joko dugu Landako urtegirantz, bertan itxoingo baitigu etxeratzeko autobusak.
Ibilbideak 12,5 kilometro eta 800 metroko desnibel metatua du. Beraz, maila guztientzat aproposa. Animatzen zaretenok goiko estankoan izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehenago (nahi izanez gero telefonoz 943-860 357 zenbakian). Helduek 7 euro eta umeek 5 euro ordaindu behar dute. Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako da autobusa.