Gure ibilbide zirkularrean bertako tontor ezagunenak zeharkatuko ditugu: Castillo, Lordoño eta, nola ez, Marinda (986m), bertako garaiena. Mendi-paretaz inguratutako bailara honetan, Marinda erdigunean nabarmentzen da bere itxura zorrotzagatik. Bere garaiera txundigarria ez izan arren, malda aldapatsuak eta inguru ederrak ditu gure ibilaldiaz gozatzeko.
Guztira hamalau kilometro eta 600 metrotako desnibela ditu goiz buelta honek. Animatzen zaretenok, izena eman dezakezue goiko estankoan (943-86 03 57) ostiral eguerdia baino lehenago.
Autobusa 7:30ean aterako da Txomin Agirreko geltokitik, eta bere prezioa 7 euro helduentzako eta 5 euro umeentzako izango da, ohi bezala. Gogoratu babes neurri bereziak bete behar direla eta musukoa jantzita ekarri behar dela.