Datorren igandean, martxoaren 28an, Zumaia Bira egingo dugu. Urtez urte mantentzen den usadio honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zumaiatik abiatuta, Elorrixa, Arroa Behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia, eta azkenik San Migeletik Zumaiaraino doan zeharkaldia da. Urtean behin gutxienez egin beharreko ibilaldia da. Zalantzak dituzten herritarrentzat track-a gure webgunean dauka nahi izan ezkero. Aurten, koronabirusa saihesteko, ez dugu elkarrekin taldean joateko deialdirik egingo, baina bakarka edo arauak baimentzen duen eran ibilbidea egitera animatzen zaituztegu.