Hasteko, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko altxorretako batera joango gara. Orbaizetako arma lantegitik abiatuta, Urkullu (1.423m) tontorra zapalduko dugu beste batzuen artean, jarraian Orreagan amaitzeko. Bi herri ospetsu, Urkulluko dorre erromatarra, Karlomagnok euskaldunengandik astindua jaso zuen bailara, etab. Beraz, mendibide ikusgarria izateaz gain, igandean, historiaz betetako ibilbidea daukagu aurrez-aurre.
Egun osoko irteera honek guztira 17 kilometro eta 900 metrotako desnibel metatua ditu. Horregatik, motxila egiterakoan, mendian egiteko modukoa jatordua prestatzea komeni da. Autobusak bide luzea eduki arren, betiko orduan irtengo da, 7:30ean alegia. Bere prezioa 13 euro helduak eta 7 euro umeentzako izango da, ohi bezala.
Animatu zaitezte eta izena eman goiko estankoan (943-86 03 57) ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.