Etxalarretik abiatuta, Azkuako (783m) mendi belartsutik Aizkolegirantz (828m) daraman mendilerro gorabeheratsua egingo dugu goizeko ordu freskoenetan. Ezker-eskuin ikuspegi zabalak edukiko ditugu, eta tontorrean Aizkolegiko Jauregi berezia. Bere atarian atsedena hartuta, eguerdiko ordu beroetan, Bertizeko baso ospetsua zeharkatuko dugu parketxeko Jauregian amaitzeko.
Ibilbideak 20,5 kilometro ditu eta 1.022 metrotako desnibel metatua. Luzea denez, jatordua ibilbidean zehar egiteko janaria motxilan eramatea gomendatzen dizuegu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan (943-86 03 57). Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 13€ helduak eta 7€ umeentzako. Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.