Zaramillotik abiatuta, 100 mendi/centenarios erronkarako baliagarriak diren Eretza (inguruko garaiena 887 metrorekin) eta Luxar (539m) ditugu bidean, ondoren zeharkaldia Gueñesen amaitzeko.
Goiz buelta honek 13 kilometroko luzera eta 990 metrotako desnibel metatua ditu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan (943-86 03 57). Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak ohiko prezioak izango ditu: 7 euro helduentzako eta 5 euro umeentzat.
Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.