Martxoaren 13an Mendaurrera goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko mar. 8a, 08:00

Indamendiko lagunak Oteroserako igoeran. Argazkia: Indamendi MB

Datorren iganderako, martxoaren 13rako, beste proposamen eder bat egin nahi dizuegu. Ospetsua bezain ederra den Mendaur (1131m) mendira joatea.

Nafarroako Bortzirietan kokatuta, Euskal Herriko mendi askotatik ezagutzen den tontorra da Mendaur. Batik bat, gailurrean duen Trinitate baselizagatik.

Gure ibilbidea Arantzatik abiatuko da. Bideak teknikoki zailtasunik es eduki arren, 12 kilometrotan 860 metrotako desnibel metatua du. Beraz, izerdia ateratzea zihurtatuta dago baselizara daramaten azken hirugei eskailera-mailatara heltzerako.

Etorri gurekin, eta eman ezazue izena goiko estankoan (943-86 03 57) edo gure webgunean ostiral eguerdia baino lehen. Autobusaren prezioa, ohi bezala, 7 euro helduentzako eta 5 euro umeentzat izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide