Ultzama aldera egingo du irteera Indamendik asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko eka. 7a, 09:00

Ekainaren 12an aurtengo zeharkaldiko beste egun osoko irteera bat dugu, oraingoan EH-17a. Goroskietako gainetik Belateko gaineraino doan GR-12arekin bat eginda, Soratxipi (1069m) eta Txaruta (1081m) mendietatik zehar egingo dugu ibilbidea.

Ultzamako bailaren goi partetik, Leuntzako urtegien ondotik, pagadiz betetako bideetatik eta belardiz inguratutako tontor samur hauetatik doa uren banalerro nagusia, kantaurirantz eta mediterraneorantz banantzen duena, alegia. Bide eder honek ez du zailtasun berezirik. Bere 800 metrotako desnibel metatuak eta 19 kilometrotako luzera izango dira gainditu beharreko oztopo bakarrak.

Animatzen zaretenok Goiko estankoan (943-86 03 57) edo gure webgunean (indamendimb.eus) eman dezakezue izena. Gogoratu gure irteeratara edonor joan daitekeela. Autobusaren prezioa 13 eurokoa da helduentzat eta 7 eurokoa haurrentzat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide