Euskal Herria zeharkatzen jarraitzeko, igandean Aizkorrira

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko urr. 3a, 11:30

Arantzazutik irten, Urbia zeharkatu, Aizkorriren maldak igo, arabarren bidetik jaitsi, San Adrianeko ermita ikusi eta bertako pasalekutik igaroko dira, Otzaurteko bentan amaitzeko. 

Inguruaren ikuspegi zabala eskaintzen duen ibilbidea egingo dute igandean Indamendikoek Aizkorriren bueltan. Guztira, 18 kilometroko eta 1.025 metroko desnibel metatua ditu. Egun osokoa izango da irteera, eta eguraldiak lagunduz gero, bidean zehar egingo dute bazkaria. 

Ostiral eguerdia baino lehen eman beharko da izena Goiko estankoan (943-86 03 57). Helduek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, 7 euro. Autobusta Txomin Agirreko geltokitik irtengo da 7:30ean. Gogorarazi dute ez dela beharrezkoa bazkide izatea irteeran parte hartzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide