Burbonara joko dute mendizaleek igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2022ko urr. 10a, 09:15

Basaudeko basoa eta inguruko ur-jauziak eta Burbonako pagadia bisitatuko dituzte Indamendiko kideek.

Izarratik abiatuta, hostozabalez estalita dagoen 19 kilometrotako ibilaldi ederra egingo dute. Ekosistema ikusgarria zeharkatuko dute Gorbeialdeko parketxeraino. Bertan ditugun tontorrak apalak dira, baina, hala ere, Burbona baliagarria da  Ehun mendi ekimenerako.

Ibilbideak 19 kilometrotan 700 metrotako desnibel metatua du, eta basoan zehar biderik gabe joateak duen esfortzu gehigarria.

Animatu aurtengo azken egun-osoko irteera honetara. Gogoratu eguraldiak laguntzen badu, jatordua bidean egiteko soinean eramatea komeni dela. Goiko estankoan (943 86 03 57) edo Indamendiren webgunean izena eman daiteke ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa Txomin Agirreko geltokitik aterako da 7:30ean, eta 13 euroko kostua du helduentzat, eta 7 eurokoa haurrentzat. Irteeratan parte hartzeko ez da beharrezkoa bazkidea izatea, edonork parte hartu dezake.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide