Ibilbideak lehen mailako hiru gailur ditu: Elorreta, Aranguren eta Andarto (azken horretara joango gara nahikoa denbora badugu). Eta, gainera, Kurtzebarri haraneko begiratokia eta Degurixa haran ezezaguna ere ikusiko ditugu. Zaraia mendilerroa Urbiako zelaiek estaltzen dute, baina bitxi txikiz beteta dago. Zoragarria da proposatzen dizuegun ibilbide hau.
Animatu eta eman izena ostiraleko eguerdia baino lehen gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57). Ohi bezala, autobusa 7:30ean aterako da Txomin Agirreko geralekutik. 7 euro kostatuko zaie helduei eta 5 euro umeei. Gogoan izan gure irteeretan parte hartzeko ez dela bazkide izan behar eta beraz, edozein zalek eman dezakeela izena.