Aste Santurako irteera berezia prestatu du Indamendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko mar. 3a, 08:00

Aste santurako hilabetea falta den arren, oporraldirako eskaintza eder bat egitera gatozkizue. 

Gure urteurreneko egutegi bereziak dituen ibilbideetatik Aste Santuan egingo dugun sorta ederrenetakoa da; Euskal-Herriko historian garrantzi handikoak, mendi entzutetsuetatik zehar doazenak, eta azken aldi honetan zinemazaleek ahoz-aho dabilzkiten lekuetatik pasatzen direnak.

Belateko gainetik hasita, Larraineko gainera joango gara, Orreaga, Orbaizeta, Irati eta Otsagabitik zehar, bidean Saioa, Adi, Ortzantzurieta, Mendizar, Lizardoia, Malgorra eta Ori mendiak gaindituz. Erronka mendizale bat, inguru paregabe batetan, bost etapatan egitea proposatzen dizuegu.

Apirilaren 6an aterako ginateke, egun bereab lehenbiziko ibilbidea egiteko. Auritzeko Loitzu hotelean ostatu izango dugu hiru gauetan, baina azken gaua Osateko kanpinean pasatuko dugu, alferrikako kilometroak ez egiteko, beti ere mantenu erdian.

Ori mendiaren igoera burutu ondoren, elkar agurtu aurretik, azken bazkari berezi batekin oporraldiari amaiera emango diogu. Dena, autobusa barne, 300 eurogatik bazkideentzako eta 340 euro gainontzekoentzat.

Izena emateko epea martxoaren 19an itxiko da eta plaza mugatuak ditugunez, azken momenturako ez uztea gomendatzen dizuegu. Animatzen zaretenok diru sarrera egin behar duzue elkarteko kontu korronte honetan:

Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083

Gogoratu, irteera berezi hauetara joateko federatuta edo aseguru partikularra edukitzea ezinbestekoa dela.

Sartu webgunean ibilbideen zehetasunak ikusteko eta animatu, merezi du eta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide