Anbotora txangoa igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko mar. 7a, 10:13

Indamendikoak Orkatzategin. (Indamendi)

Ibilbidea Urkiolako santutegian abiatuko da eta Urkiolagirre tontorretik, Anboto igoko dugu. Ondoren, Arrazolara jaitsiko gara Andastoko basoetatik. Izena emateko azken eguna ostiral eguerdia izango da.

Datorren irteeran, martxoaren 12an, Anbotora joango gara. 1.331 metrotako mendi hau, beti magian, mitoan eta kondairan murgilduta egon da Mari jainkosaren eskutik. Mendizaleen artean, ospe handikoa izateaz gain, naturazaleentzat ere leku aparta da, Urkiolako natur parkean baitago.

Guk proposatutako ibilbidea Urkiolako santutegian abiatuko da. Pista zabala albo batera utzita, Urkiolagirre tontorrera joango gara lehenbizi, jarraian bide klasikotik Anbotora igotzeko. Zabalandi zeharkatuz, Arrazolara jaitsiko gara Andastoko basoetatik.

Ibilbideak 13 kilometro eta 760 metrotako desnibel metatua du, eta berarekin, momentuz goiz-bueltak amaituko ditugu.

Animatu eta eman izena gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57) ostiraleko eguerdia baino lehen. Autobusa 07:30ean aterako da Txomin Agirreko geralekutik eta 7 euro kostatuko zaie helduei eta 5 euro umeei.

Gogoan izan gure irteeretan parte hartzeko ez dela bazkide izan beharrik, eta beraz, edozein zalek eman dezakeela izena. Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide