Tolorri-Ungino-Eskutxi irteera egingo dugu larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko mar. 13a, 10:06

Indamendi M.B.

Tontorrak amildegiaren muturretan kokatzen dira eta Orduña-Amurrio bailaren ikuspegi zabala eskaintzen dute.

Datorren larunbatean, martxoak 18, Ungino, Eskutxi, Somo eta Tologorritik zehar ibilaldia egingo dugu. Egun osoko irteera izango da eta Gorobel-Sierra Salvadako mendialdeak eskaintzen dituen bista ikusgarriak ikustea da asmoa. Ibilbidea 16 kilometrokoa da eta 930 metrotako desnibel metatua du.

Animatu ezkero, izena emateko aukera dago Indamendiren webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57). Autobusa Txomin Agirreko geltokitik aterako da goizeko 7:30etan. Helduentzako prezioa 13 eurokoa da eta umeentzat berriz 7 eurokoa. Irteeretan parte hartzeko ez da beharrezkoa bazkidea izatea.

Bertan ikusiko dugu elkar!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide