Gorbeiara irteera, urteurreneko zeharkaldien azken txangoan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko mai. 10a, 08:00

Urteurreneko zeharkaldia bukatzera goaz, eta azken ibilaldirako Euskal Herriko altxorretako bat gordeta eduki dugu, Gorbeia, hain zuzen.

Mendi honi buruz aipatzekoak dira 1.482 metroko altuera duela, bere gurutze bitxia, Araba eta Bizkaiko garaiena dela, Bizkaiko deiadar-mendietako bat dela, eta bere inguruan dagoen parke naturalari izena ematen diola. Denok ezagutzen dugu, baina beti merezi du beste bisitaldi bat egitea.

Maiatzaren 14rako proposatzen dizuegun ibilaldia ezohiko bide batetik igoko da. Arabako lehen mailako Berretin mendiaren bidea udazkenean oreinen orro-garaia igarotzen den eremua da, eta Gorbeiako gailurrerantz pasabide desberdin bat eskaintzen digu. Bere 19 kilometroek eta 1.015 metroko desnibel metatuak Saldropo aparkalekura eramango gaituzte Barazareko gainean.

Animatzen zaretenok izena eman ezazue gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57) ostiral eguerdia baino lehen. Autobusaren prezioa, ohi bezala, helduentzat 13 eurokoa izango da, eta umeentzat 7 eurokoa. Eguraldiak laguntzen badu, bidean bazkalduko dugu. Beraz, soinean eraman jatordua. Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide