Frantziako Neouvelle erreserba naturalera irteera antolatu dugu datorren ekainaren 29rako

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko eka. 6a, 09:33

Indamendi elkartearen irteera (Indamendi M.B.)

Frantziako Neouvelle erreserba naturalera irteera ekainaren 29an.

Urteurreneko egutegi berezia amaituta, proposamen anitza dugu aurrerantzean eskaintzeko. Ekainean, San Pedroetarako esate baterako, Frantziako Néouvelle erreserba naturalera irteera prestatu dugu. Ekainaren 29an goiz aterata, lehenbiziko ibilaldia egingo genuke, Pic de Viscos-era. Ondoren, arratsaldean, Refuge de la Glere-era urbilduko gara, eta bertan lehenbiziko gaua igaroko dugu. Aterpetxe hau ostiralean egingo dugun ibilaldiaren abiapuntua izango da.

Glere bailara, aintziraz eta mendi zorrotzez inguratuta dago, eta gure txangoan, 3035 metrotako garaiera duen Turón De Néouvelle erreserba naturalera igotzeko erronka jarri diogu geure buruei. Ondoren, Barégesera jaitsiko gara, eta bertan ostatu hartuta, beste bi ibilaldi egingo ditugu asteburuan. Larunbatean, Néouvelleko erreserbatik ibiliko gara, eta Pic de Madamétetik ibilaldi eder bat egingo dugu. Bailara hau, Pirineo Frantziarraren leku politenetakoa da. Igandean, amaitzeko, Montaigne Fleurie-ra joango gara eta bazkari batekin asteburuari amaiera emango diogu.

Ohi bezala, plaza mugatuak ditugu, eta garaiz izena ematea komeni da. Izena emateko epea ekainaren 15ean itxiko da, plazak lehenago agortzen ez badira. Bazkide direnek 250 euro ordaindu beharko dituzte eta 300 euro gainontzekoek. Ordainketa elkarteko kontuan egin behar da (Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083) eta ez ahaztu agiria bidaltzea gure posta elektronikora, edo goiko estankoan uztea. Norbaitek bere autoan joan eta irteera asteburura mugatu nahiko balu, elkarteko posta elektronikora eskaera bidali dezake, eta xehetasunak argituko zaizkio.

Animatu merezi du eta!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide