Urriaren 8an Dulantzera goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko urr. 2a, 08:35

Datorren iganderako, urriaren 8rako, ibilbide eder bat dugu eskaintzeko. Urbasako mendialdean, bertako tontorrik garaienera goaz.

Dulantz mendiak, 1243 metroko garaierarekin, Urbasa eta Andiaren arteko bereizketa egiten du eta hegoaldera ikuspegi zabala eskaintzen digu. Ibilbidea bertako Irantzuko monasteriotik abiatuko da eta izen bereko haitzartetik igoko gara. Tontorra zapaldu ondoren Zunbeltzeko bentatik Lizarragako gainera joango gara, bertan amaitzeko.

Egun osoko txango honek denetik dauka, 21 kilometro eta 890 metro metatutako desnibelean. Gurekin etortzeko, eman izena gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57). Autobusa Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da, eta bere prezioa, helduentzat 13 eurokoa eta umeentzat 7 eurokoa izango da. Eguraldiak laguntzen badu bidean bazkalduko dugu. Beraz soinean eraman jatordua.

Gogoratu, baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide