Tontor apala izan arren, 305 metrokoa, besteengandik bereizten duena itsas ertzetik doan bidezidorra eta hortik eskaintzen dituen kostaldearen ikuspegi zabalak dira. Irteera honetako bideak Atxarreko tontorrera eramango gaitu, eta balkoi natural honetatik ere, Urdaibaiko Erreserbaren bista ederrak izango ditugu. Goiz-buelta honek 12 kilometro eta 655 metroko desnibel metatua ditu.
Begientzat gozamena izango den irteera honetara etorri nahi baduzue, gure webgunean edo goiko estankoan apuntatu zaitezkete, ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa 7:30ean Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da, eta bere prezioa, helduentzat 7 eurokoa eta umeentzat 5 eurokoa izango da. Gogoratu, baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.