Azaroaren 26an Ergara goaz!

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2023ko aza. 21a, 08:00

Datorren igandean, azaroaren 26an, Nafarroara goaz. Leizarango autobidearen amaieran, Biaizpeko haitzartearen inguruan, egingo dugu ibilbidea. 

Latasako herritik abiatuta, lehenbizi, Biaizpera joango gara erreka ondotik, handik ekingo baitiogu igoerari. Erga tontorrak 1094 metro ditu, eta Iruñarriko arrora ikuspegi zabala eskaintzeaz gain, pagadiak, gerra-lubakiak, eta Trinidade baseliza ospetsua ditu bere inguruan. Gure bideak, basoak zeharkatuz, berriro Latasara eramango gaitu. Goiz buelta honek, guztira, 13 kilometro eta 780 metro metatuak ditu.

Animatu eta izena eman dezakezue gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57), ostiral eguerdia aurretik. Autobusa, Patxita Etxezarretan, Kantauriko geltokitik 7:30ean aterako da, eta bere prezioa 7 eurokoa helduentzat eta 5 eurokoa umeentzat izango da. Gogoratu, baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide