Satuiko mendiek Deba eta Urola ibaien arroak banatzen dituzte erdiko ibilguetan. Hegoalderantz, Oñatiko harana geratzen da eta Udana gainaren bidez Legazpirekin komunikatzen du, Aizkorriko mendigunearekin lotuz. Iparraldean berriz, Antzuolako harana zabaltzen da, Zumarragarekin komunikatuta, mendi horiek Irukurutzeta mendigunearekin lotzen dituen Deskarga mendatearen bidez. Gorostiaga mendia da gailurra (951 m).
Gurutze haundia da Gorostiaga mendiaren ikurra, nahiz eta orain aldameneko antena handiagoa izan. Horiez gain bada aterpe txiki bat tontorrean bertan, eta estalitako aldare bat, gurutzeari begira. Pinu sail handiak ditu isurialde gehienetan, baina pagoa da nagusi oraindik tontorraren inguruetan. Goiz buelta honek, guztira, 10 kilometro eta 698 metroko desnibela ditu.
Animatu eta izena eman gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57), ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauri plazako geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 euro eta haurrentzat 5 euro da.
Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daiteke, bazkide izan edo ez izan.