Larunbatean Garate aldera joango gara korrika

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko ots. 13a, 11:30

Indamendi mendian korrikak hilean behin mendian korrika egiteko irteerak antolatuko ditu, eta otsailaren 17an egingo da oinarrizko mailako bigarren irteera.

Oraingoan Getaria aldera joko dugu, zehazki Garatera (281 m). Zailtasun baxuko ibilbidea da eta gutxi gorabehera 10 kilometro ditu.

Irteera hauetan edonork hartu dezake parte, Indamendiko bazkide izan hala ez izan beraz, animatu eta etorri. Otsailaren 17an (larunbata) goizeko 8:15ean Moilaberriko zubian elkartuko gara. Indamendi mendian korrikaren berri gehiago jakiteko sartu Indamendiko webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide