Asteburuan Artzamendira igoko gara

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko api. 24a, 08:04

Euskal Mendizale Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten, eta hori dela eta hurrengo larunbatean, apirilak 27an Artzamendira igoko gara. Artzamendi Lapurdiko mendirik garaiena da, eta bista zoragarriak ditu, bai kostaldera, bai eguraldi onarekin Pirinioetara ere.

Asteburu honetan Euskal Herriko 100 mendi igotzeko ekimenaren barruan, igoko dugu Artzamendi, Lapurdiko mendi elkartearekin batera, eta goian denok argazki bat aterako dugu.
 
Mehatzeko lepoan hasi eta bukatuko dugu, eta asmoa da Itsasoko Harrietara joatea Artzamendi igo aurretik. 
 
Guztira 7,4km eta 450 metro desnibel positibo eta negatibo izango dira.
 
Kontuan hartu muga pasako dugula beraz, NAN txartela eramatea ezinbestekoa dela.

Animatu eta izena eman gure webgunean edo WhatsAppez (688 86 08 52), ostiral eguerdia baino lehen. Autobus txikian joango gara eta 28 plaza daude. Hortaz, ahalik eta azkarren eman izena.
 
Autobusa 7:30etan aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7€ eta haurrentzat 5€ da.

 

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor joan daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide