Lanestosa Bizkaiko mendebaldeko udalerri mugakide txiki bat da, Enkarterri eskualdean dagoena. Izan ere, Euskal Herrian mendebalderen dagoen udalerria da.
Ekainaren 28an, ostiralean, Zumaiatik aterako gara. Irteeraren ordua zehaztuko dugu joango garenon artean. Bi gauak Oregi Aterpetxean igaroko ditugu, gosariak eta afariak bertan izanik.
Ekainaren 29an, larunbatean, Lanestosa 360º ibilaldia egingo dugu, eta, seguruenik, ibilaldian Kobenkoba kobazuloan sartuko gara. Ibilaldiak guztira 18 kilometro eta ia 1.300 metro desnibel positibo eta negatibo ditu, baina aukera dago erdia egiteko. Arratsaldean udal igerilekuaz eta herriko tabernez gozatzeko aukera izango dugu.
Ekainaren 30ean, igandean, Zalamara igoko gara. Ibilaldiak 9,5 kilometro, 460 metro desnibel positibo eta 620 metro desnibel negatibo ditu. Ondoren, Villasana de Menan bazkalduko dugu.
Prezioei dagokienez, bazkideek 150 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnek 180 euro. Diru sarrera Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontu korrontean egingo da. Behin diru sarrera eginda, ziurtagiria bidaliko beharko da Indamendiren posta elektronikoko helbidera (indamendi1@gmail.com) edo WhatsAppera, 688 86 08 52 zenbakira. Bidalketa egiteak automatikoki apuntatzea dakar.
Izenak emateko epea ekainaren 1ean itxiko da.. 26 plaza daude libre.