Aralar aldera joko du Indamendik datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko mai. 27a, 18:30

Apirilaren amaieran Artzamendira egindako irteerako irudi bat.

Ostiral eguerdia baino lehen izango da izena emateko aukera. Amezketatik hasita, Ganboa, Uarrain eta Malkorri tontorretan zehar egingo dute ibilbidea.

Datorren igandean Aralar aldera joango gara Indamendiko kideak. Aralarko parkea alde batetik bestera zeharkatuko dugu, Gipuzkoan, Amezketan hasi, eta minetako bide zoragarritik gora joango gara. Bertan, garai bateko mehatzeen arrastoak ikusiz eta bidean errekaren arrastoari jarraituz, Aralarreko zelai berdeetara iritsiko gara, Pardelutseko zelai eta bordara. Handik Ganboa (1410 metro), Uarrain (1340 metro) eta Malkorri (1294 metro) tontorrak igo ondoren, Lareoko urtegira jaitsiko gara. Eta handik Lizarrustira.

Egun osoko ibilbidea da, 18 kilometrokoa, eta 1300eko desnibel positiboa eta 900eko desnibel negatiboa ditu. Animatu eta izena eman Indamendiren webgunean, Goiko estankoan (943-86 03 57) edo WhatsApp-ez (688 860 852) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 13 eurokoa da, eta haurrentzat, 7 eurokoa.

Gogoratu Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide