Murube mendia igoko du Indamendik datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna

Datorren igandean, ekainaren 16an, Entzia aldera joango gara. Entzia mendizerrako iparraldea zeharkatuko dugu, Nafarroan, Larraonan hasi eta Araban, Bikuñan amaituko dugu. Tartean, besteak beste, Murube (1.129 m), Lazkueta (1.087 m) eta Txumarregi (1.098 m) tontorrak igoko ditugu.

Ibilaldiak 20 kilometro, 600 metroko desnibel positiboa eta 700 metroko desnibel negatiboa ditu. Egun osoko irteera izango da. Beraz, norberak bere bazkaria eraman beharko du.

Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo WhatsApp bidez (688 86 08 52) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 13 euroa eta haurrentzat 7 euro da.

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide