Nafarroa Beherera joango gara larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko ira. 4a, 08:00

Indamendiko kideak pasa den denboraldian egindako irteera batean. (Indamendi M.B.)

Datorren larunbatean, irailaren 7an, Nafarroa Beherera joango gara. Heletatik hasi eta Ortzaize arteko ibilbide zoragarria egingo dugu, eta bidean Baigura (897 m) eta Haltzamendi (818 m) mendiak igoko ditugu.

Irteera honek 14,5 kilometro eta 739 metroko desnibel positiboa ditu.

Egun osoko irteera izango da. Beraz, norberak bere bazkaria eraman beharko du. Horretaz gain, beharrezkoa da norberak bere NAN dokumentua eramatea. Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo WhatsApp-ez (688 86 08 52) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 13 euro eta haurrentzat 7 euro da.

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide