Azaroaren hasieran Riaño eta Mampodre mendi parkera joango gara. Leongo probintziaren ipar-ekialdeko muturrean dagoen naturgune babestura, hain zuzen. Iparralderago, Picos de Europa parke nazionala dago.
Urriaren 31n, ostegunean, Zumaiatik arratsaldeko 16:00etan aterako gara. Hiru gauak Maraña aterpetxean igaroko ditugu. Azaroaren 1ean, ostiralean, Mampodreko integrala egingo dugu. Maraña herrian hasita, Pico de la Cruz (2192 m) mendia igoko dugu, eta Marañan bukatu. Guztira, 14 kilometro inguru eta 1450 metroko desnibel positiboa eta negatiboa ditu.
Azaroaren 2an, larunbatean, Liegos herrian hasi eta bukatuko dugu, eta tartean Pico Yordas (1964 m) igoko dugu. Guztira, 19 kilometro inguru dira, 1000 metroko desnibel positiboa eta negatiborekin.
Azaroaren 3an, igandean, Riañoko biaduktutik hasi eta amaituko dugu ibilaldia, Pico Gilbo (1679 m) igota. Guztira, 8 kilometro eta 500 metroko desnibel positiboa eta negatiborekin.
24 plaza ditugu, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Urriaren 1ean itxiko da, lehenago plazak agortzen ez badira.
175 euro ordaindu beharko dituzte bazkide haurrek; 200 euro bazkide helduek eta 240 euro gainerakoek. Diru sarrera bat egin behar dute elkarteko kontuan:
Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083.
Ez ahaztu agiria bidaltzea gure posta elektronikora edo WhatsAppera (688 860 852). Azkenik, gogoratu beharrezkoa dela mendian federatua egotea edo aseguru pribatua izatea.