Irteera honek 16 kilometro eta 1.003 metroko desnibela ditu.
Egun osoko irteera izango da. Beraz, norberak bere bazkaria eraman beharko du. Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo WhatsApp bidez (688 86 08 52) ostiral eguerdia baino lehen.
Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 13 euro da eta haurrentzat 7 euro.
Gogoratu Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.