Datorren larunbatean, irailaren 28an, bailarako usadioari jarraituz eta eskola kirolak sustatuz, Herniora joango gara. Errezil gainetik (Trintxeratik) abiatu, Herniora igo, Zelatunetik pasa eta Andazarraten amaituko dugu. Guztira, 11 kilometro eta 600 metrotako desnibela duen ibilbide polita da, edonork egiteko modukoa.
Haurrek eskolan apuntatzeko aukera dute ikasgelan tutoreari esanda, eta hauek lehentasuna izango badute ere, autobusa Indamendik antolatzen duenez, edonor joan daiteke eserlekuak bete arte.
Animatu eta eman izena Indamendiren webgunean edo WhatsAppez (688 860 852) ostiral eguerdia baino lehen. Irteerarako autobusa 8:00etan aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 eurokoa da, eta haurrentzat 5 eurokoa.