Araba eta Nafarroa arteko mugan izango dira Indamendikoak datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko urr. 15a, 14:00

Indamendiko kide bat irailaren 7an egindako irteeran. (Indamendi)

Datorren igandean, urriaren 20an, Araba eta Nafarroa arteko mugetan ibiliko gara. Izan ere, Kodeseko santutegitik abiatuta Ioar (1.416 m, Araba) eta La plana (1.337 m, Nafarroa) mendiak igoko ditugu. 

Ioar Kodes mendilerroko gailurrik garaiena da. Beraz, La Planari bigarren mailan gelditzea tokatzen zaio, nahiz eta tontorrera igota honek Ioarren aldean ikuspegi zabala eskaintzen duen. Irteera honek 16 kilometro eta 933 metroko desnibela ditu.

Egun osoko irteera izango da. Beraz, norberak bere bazkaria eraman beharko du. Bide osoan zehar ez dago iturririk. Hala, mendizale bakoitzaren kontu bere ura eramatea.

Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo WhatsApp bidezez (688 86 08 52) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauri plazako geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 13  euro eta haurrentzat 7  euro da.

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide