Eskolarteko finalisten eguna

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna

Eskola Kirolak programaren barruan, Indamendik Herniora egin zuen irteerako irudia. (Indamendi M.B.)

Urriaren 27an Eskola Mendizaletasuneko Finalistaren Eguna ospatuko da. Aurten Alpino Uzturre Elkarteak antolatuko du Tolosan.

Goiz pasa polita izango da eta opariak ere banatzen dira. Autobusa goizeko 8:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik.

Irteeran parte hartzeko haurrak zein haren gurasoek eskolan izena eman behar dute.

Ez da beharrezkoa mendi lehiaketan izen emanda egotea edo finalista izatea, edozein ikastetxek parte har dezake. Jai-ekitaldi honetan ikasleek herriko parajeez gozatu eta beste udalerri batzuetako ikasleekin esperientziak trukatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide