Ondoren, Soingo Gainara (1.036 metro), Arriurdiñetara (1.059 metro) eta Irakurrira (1.142 metr) joango gara. Inguru zoragarria da, ikuspegi dotoreak dituena, eta garai bateko mairu-baratzeak daude. Amaiera Ezkurragainen izango da. Umeek egiteko moduko ibilaldia da, beraz, animatu.
Goiz buelta honek, guztira, 11 kilometro eta 700 metroko desnibel positiboa ditu.
Izena eman gure webgunean edo WhatsAppez (688 86 08 52), ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 euro eta haurrentzat 5 euro da.
Gogoratu Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.