Datorren igandean, abenduaren 1ean, Arantzazu eta Urtiagain arteko ibilbide zoragarria baina harritsua egingo dugu Botreaitz (1320 m) mendia igota. Kontuan hartu ibilbidean zehar haitz asko daudela, eta beraz, horrek ibilbidea zaildu egiten duela. Irteera honek 12 kilometro eta 696 metroko desnibela ditu.
Animatu eta izena eman Indamendiren webgunean edo WhatsAppez (688 860 852) ostiral eguerdia baino lehen. Irteerarako autobusa 7:30ean aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 eurokoa da, eta haurrentzat 5 eurokoa.
Haurrentzat ere bai
Haurrentzako irteera bat ere antolatu dugu asteburu honetarako. Larunbatean izango da, hilaren 30ean. Lizarrustitik abiatu eta Ataungo Urkillaga auzoan amaituko dugu ibilbidea. Lizarrustitik Lareo urtegira joango gara lehenik, baso ederretatik igarota. Bidean, gainera, haitz artean egindako zulo batetik igaroko gara, haurren gozamenerako.
Lareoko urtegiaz gozatu ondoren, pixkanaka, goranzko bideari ekingo diogu Agaotz (974 m) mendi alderantz. Bidean, ordea, Sarastarriko kobatik pasako gara. Kobara sartzeko frontalak eramatea gomendatzen dugu, eta ez baldin badituzue, haren partez, linternak. Kobazuloaren magia dastatu ondoren, Agaotzeko tontorrera igo, bertan mokadutxoa jan, eta pixkanaka beheranzko bideari ekingo diogu, Ataungo Urkillaga auzora iritsi arte. Bertan izango dugu autobusa zain.
Goiz buelta honek 10 kilometro inguru eta 500 metroko desnibel positiboa ditu.
Izena Indamendiren webgunearen bidez edo WhatsAppez (688860852) eman daiteke, ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 08:00etan aterako da Patxita Etxezarretatik (Kantauriko geltokitik). Prezioa 7 eurokoa da helduentzat; 5 eurokoa haurrentzat.
Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekee, elkarteko bazkide izan edo ez izan.