Goiz buelta honek 14 kilometro, 980 metroko desnibel positiboa eta 690 metroko desnibel negatiboa ditu.
Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo WhatsApp-ez (688 86 08 52) ostiral eguerdia baino lehen.
Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 euro, bazkide ez diren helduentzat 13 euro eta haurrentzat (18 urtetik behera) 5 euro da.