Milpiribilera egingo du irteera Indamendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2025ko ots. 3a, 09:30

Zumarraunditik hasiko dute ibilbidea, eta 11 kilometro egin ondoren, Arantzazun bukatuko dute. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena.

Otsailaren 9an Milpiribilera egingo du irteera Indamendik. Ibilbidea Zumarraunditik hasiko dute, Zalduondo (Araba) ingurutik, eta Arantzazun bukatu. Ibilbideak bi mendilerro eder uztartuko ditu: Urkillagatik hasi eta Aizkorri bitartekoa bata; ibilbide ederra da. Zumarraunditik Milpiribil (1277 m) igoko dute eta, Petrinaitz (1217) eta Peruaitzen (1219) ondotik pasa ondoren, Urbiako zelai ederretik behera Urbiara jaitsiko dira. Bidean, hainbat zutarri eta trikuharri ere zeharkatuko dituzte.

Goiz buelta honek 11 kilometro inguru eta 500 metroko desnibel positiboa 580 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, haurrekin egiteko modukoa da. Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo WhatsAppez (688 86 08 52) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa da, eta bazkide ez diren helduentzat, 13 eurokoa. Haurrek parte hartzeko (18 urtetik behera) 5 euro ordaindu beharko dira.

Gogoratu Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide