Larunbatean Zumaia inguruan egingo du irteera Indamendiren korrika taldeak

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2025ko ots. 5a, 10:00

Mendian korrika egiteko Indamendiren taldea, iaz, Aizkorrin.

Larunbatean 8:30ean elkartuko gara Moilaberriko zubian, eta San Prudentziora egingo dugu joan-etorria. 

Otsailaren 8an, larunbatean, Indamendi mendian korrika taldeak irteera bat antolatu du. Zumaiatik abiatu, San Prudentziora iritsi eta buelta egingo dugu. 9 kilometro eta 250 metroko desnibela ditu gutxi gorabehera. Ibilbide hau korrika aritzen den edonork egiteko modukoa da. Beraz, mendian korrika egin nahi baduzu, animatu!

Goizeko 8:30ean elkartuko gara Moilaberriko zubian. Indamendik antolatzen dituen irteeretan edonork hartu dezake parte, elkarteko bazkide izan edo ez izan. Beraz, interesa izanez gero, azaldu Moilaberriko zubira!

Edozein zailantza izanez gero, idatzi indamendi1@gmail.com helbidera edo WhatsAppez 666377442 zenbakira.

Indamendi Mendian korrika

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide