Asongo mendixketara irteera antolatu du Indamendik martxorako

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2025ko ots. 10a, 09:30

Argazkia: Indamendi MB.

Martxoaren 21etik 23ra izango da irteera. Bihartik eman daiteke izena, eta horretarako, diru sarrera egin beharko da Indamendiren kontu korrontean.

Martxoan Asongo (Kantabria, Espainia) Mendixken Natura Parkera irteera antolatu du Indamendik. Hain zuzen ere, Kantabriaren hego-ekialdera joango dira, Kantauriar mendikatearen parte den natur gunera.

Martxoaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 17:30etn aterako dira Zumaiatik. Bi gauak La Incera aterpetxean igaroko dituzte, San Martin herrian, Soba udalerrian.

Martxoaren 22an, larunbatean, Asongo mendi-lepotik hasi eta amaituta Colina (1441 metro) mendia igoko dute. Guztira, 16 kilometro dira, 820 metroko desnibel positiboarekin eta negatiboarekin.

Martxoaren 23an, igandean, Lunada eski-estaziotik hasita Pico de la Miel (1563 metro) eta Castro Valnera (1718 metro) mendiak igoko ditugu. Guztira 12 kilometro dira, eta 600 metro desnibel positibo eta 900 desnibel negatibo ditu.

Larunbat eta igandeko bazkariak norberaren kontu izango dira.

Prezioak ondorengoak dira:

Adin txikikoak: 90 euro.

Bazkide helduak: 110 euro.

Bazkide ez diren helduak: 140 euro.

25 plaza daude. Izena emateko epea otsailaren 11n zabalduko da, eta martxoaren 11n itxiko da, baldin eta ez badira plazak lehenago agortzen.

Izena emateko, diru-sarrera egin ondorengo kontu-korronte zenbakian:

ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa).

Oharra: Beharrezkoa da ordainketa agiria bidaltzea gure posta elektronikora (indamendi1@gmail.com) eta mendian federatuta egotea edo bestelako aseguru pribaturen bat izatea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide